Teusa emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin

TEUSAn Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko apustu erreal eta eraginkor bat bere gain hartu dugu, gure langile guztiei eragiten dieten hainbat neurritan gauzatzen dena. Lan-baldintzei lotutako alderdiei erreparatzeaz gain, gure barne eta kanpo harremanetan genero-ikuspegia ere sartzen dugu, emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna hobetzen lagunduko duelakoan. Gerentziaren borondatea esplizitua eta agerikoa da erakundean, genero berdintasunarekin lotutako Berdintasun Plana eta prozesuak prestatu eta ezartzekoan, baita genero gaiekin lotutako hutsuneak konpontzeko ere.