Orainean berrikuntzak eginez iragana kontserbatzen dugu

Arkitektura zibila

Zerbitzu publikoen eraikinak eta izen handiko partikularren bizitegiak, helburu publiko eta sozialetarako erabiliak eta birgaituak.

Askotariko eraikuntza-tipologiak barne-hartzen ditu, baina botere publikoen berezko monumentaltasun- eta ordezkaritza-ezaugarri komunak dituztenak, bai eta zerbitzu publikoetarako eraikinak eta jarduten den lurraldearen barruan ospe handia duten partikularren egoitzak ere.
Eraikin hauek babestutako ondasunen katalogo zabalaren parte diren arren, xede publiko eta sozialetarako erabili eta birgaitu izan dira, dira eta izan behar dute.

Bizitegi-arkitektura

Bezero bakoitzaren premien neurrira egindako irtenbide partikularrak, hiri osoarekin bat datozenak.

Etxadiz, plazaz eta kalez osatutako multzoek osatzen dute gure hirien kanpoaldeko itxura eta “fatxada”. Eraikinak birgaitzeko lan orok bezeroaren premia jakinei erantzuteko helburu hirukoitza bilatu behar du, eraikinek planteatzen dituzten eta eraikinen bizitza baliagarriaren emaitza diren arazoei irtenbide partikularrak bilatuz. Azkenik, ez da ahaztu behar azken emaitzak hiriko multzo eraikiarekin harmonian egon behar duela, hiriaren apaindura publikoaren parte bilakatuz.

Erlijio-arkitektura

Teknika bereziak exijitzen dituzten elizak, komentuak, monasterioak, etab. balio historiko-artistikoari eusteko.

Elizak, komentuak, monasterioak eta gainerako eraikin erlijiosoak eta gurtzarako eraikinak dira gure herri eta hirietako ondarerik hedatuena. Eraikin horiek, duten balio historiko-artistikoaz gain, jatorrizko esentzia mantendu behar dute.
Historia, esku-hartzeak, eraikuntza- eta zaharberritze-garaiak eta haien arkitektura-, dekorazio- eta erritu-elementu ugari bereizteko, kontserbazio-teknikak eta -metodoak kasu jakin bakoitzera egokitu behar dira.

Arkitektura industriala

Era guztietako industria-ondarea babestea eta kontserbatzea, erabilera berrietara egokitzeko, haien izatasuna galdu gabe.

Industria-ondarea osatzen duten egiturak eta ondasunak babesteko eta kontserbatzeko, zalantzarik gabe, ezinbesteko bihurtu zituzten jarduerak eta ekoizpen-moduak ezagutu behar dira. Esku-hartzeak egiterakoan, ezagutarazi nahi dituztenek ez lituzkete eraikin horiek taxutu eta eraiki zituztenen izpiritua eta lan ona ahaztu behar.

Defentsarako arkitektura

Harresiak, bastioiak eta bestelako defentsarako elementuak berreskuratzea, hirien egituraren barruan balio berri bat emateko.

Defentsa-arkitektura soila da, baina pragmatikoa eta funtzionala ere bai definizioz. Egitura horiek, askotan abandonatuak eta jatorrizko testuingurutik erauziak, berreskuratzen ari dira, eta paisaia-balio adierazgarria dute hirien egituraren barruan.
Historia, esku-hartzeak, eraikuntza- eta zaharberritze-garaiak eta haien arkitektura-, dekorazio- eta erritu-elementu ugari bereizteko, kontserbazio-teknikak eta -metodoak kasu jakin bakoitzera egokitu behar dira.

Proiektu nabarmenak

TEUSAk 600 zaharberritze-lan baino gehiago egin ditu eta lantalde tekniko espezializatu bat du, arkitektoak, aparejadoreak, teknikariak edo obrako ofizialak diren osatutako 30 profesional baino gehiagokoa. Horri esker, merkatuko erreferente bihurtu da eta kalitatezko eta bermerik handieneko zerbitzua eskaintzen du.

Birgaitze- edo zaharberritze-proiekturen bati buruzko aholkurik behar al duzu?

Galde iezaguzu. Konpromisorik gabe erantzungo dizugu zure birgaitze- edo zaharberritze-premietara hobekien egokitzen den irtenbidea aurki dezazun.